Hogeita hamar gorliztarrek lan egingo dute Sagastikoetxeko Eroskin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko uzt. 13a, 13:04

Eroskik Gorlizko hogeita hamar bizilaguni emango die lan Sagastikoetxe auzoan zabalduko duten establezimendu berrian. Merkataritza zentro horrek 2.400 metro koadroko azalera izango du eta aparkalekua eta gasolindegia ere egongo dira bertan. Esan bezala, salmentak gora behera, bertan lan egiteko hogeita hamar lagun beharko direla aurrikusten du Eroskik. Horietatik seik zuzendaritza-postuetan egongo dira –saltokiko nagusia eta bost sailetarako arduradun bana: frutadenda, harategia-urdaitegia, arraindegia, dirukutxa-berriz jartzea eta okindegia–, eta gainontzeko hogeita lau langile soilak. Guztiek Gorlizen erroldatuta egon beharko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun