Kontseiluak euskararen normalizazioan aurrera egiteko eskaera egin du, "ez dugu atzera egin nahi". Hori dela eta, euskarak irakaskuntzan duen garrantzia azpimarratu du. "Euskararen irakaskuntza bermatzea ezinbestekoa da", aitortu du Mendigurenek.
Izan ere, Kontseiluak hizkuntza-ereduen 'porrota' aipatu du. "Hizkuntza-ereduek ez dute euskalduntzen". Hortaz, ereduen aldaketa eskatu dute Kontseiluko buruek.
"Uste dugu Hezkuntza Sailak euskalduntzearen ildoari eutsi behar diola", eman du aditzera Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak irakaskuntza sistema osoa euskaldundu behar dela adierazi du gaur goizean. "Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu berriari sistema osoa euskalduntzeko ahaleginak egiteko dei egiten diogu", esan du Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek. Gainera, hori Legegintzaldi berri honetan egiteko eskatu dio Kontseiluak Eusko Jaurlaritzari. Kontseiluak Bilboko Bertendona institutuan itxialdian dauden irakasleekin izandako bileraren ostean Tontxu Campos Hezkuntza Sailburuari 'zentzuz jokatzeko' eskatu dio: "ez litzateke ulertuko euskararik gabeko langileak sisteman txertatzea". Era berean, Euskararen normalizazioak profesional euskaldunak behar dituela nabarmendu dute.