Hurrengo egunetan ere egongo da zerekin gozatu. Besteak beste, aipatzekoa da ostiraleko zarzuela emanaldia Urko kiroldegian. Egun berean, Urgabe taldeak emango du kontzertua txosnetan.
Hona hemen egitaraua:
Uztailak 14, osteguna
19:00 Koadrilen jaitsiera Ku-Klux fanfarreak lagunduta.
20:00 Umeentzako animazioa Poco Pico taldearen Discomovida ikuskizunarekin, Urgitxieta plazan.
22:30 Ciudadano Kain taldea kontzertuan, Urgitxieta plazan.
23:30 Gatillazo taldea kontzertuan, pazan.
Uztailak 15, ostirala
18:30 Koadrilen jaitsiera Ku-Klux fanfarreak lagunduta.
19:00 Bike Trial Show, Iker Lezeta eta Alberto Gómez txirrindularien erakusketa Urgitxieta plazan.
20:00 Zarzuela Urko kiroldegian: Katiuska. Sarrerak hall kulturalean.
22:30 Los Moñas eta Urgabe taldeak kontzertuan txosnetan.
0:00 Erromeria Lisker taldearekin plazan.
Karmen Eguna. Uztailak 16, larunbata
Goizean zehar Barinatxe Taldea kalejiran.
11:00-14:00 eta 16:00-20:00 Puzgarriak plazan: jumping, eskalada-murrua eta ludoteka.
12:00 Meza naguzia Karmengo elizan. Ohorezko aurreskua.
13:00 Euskal dantzak plazan Urdaibai taldearen eskutik.
13:45 Uribe-Bazterra musika banda kontzertuan Urgitxeta plazan.
18:00 Koadrilen jaitsiera Zoroak fanfarrearekin lagunduta.
19:30 Betizuak izar artean ikuskizuna Urko kiroldegian.
0:00 Erromeria Basajaun taldearekin Urgitxieta plazan.
Uztailak 17, igandea
10:00 Marmitako lehiaketa Urkon.
Goiz osoan zehar Trikitixa herritik.
11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Jolas Parke Erraldoia Urkon eta bitsaren jaia.
13:30 Kazolen aurkezpena. Froga gastronomikoen elkartearen erabakiarekin.
16:30 Erromeria Kiñu taldearekin.
17:00 Kadeteen txirrindulari lasterketa.
18:00 Sari Banaketa: txirrindulari txapelketa, koadrilak, marmitakoa.
20:30 Jaien amaiera Mariachi Garibaldi.
Larunbatean ospatzen den Karmen eguna aitzaki, Karmen jaietan murgilduta ibiliko dira sopeloztarrak, bihartik igandera bitartean. Lau egunetan zehar jolasak, musika, lehiaketa gastronomikoak, kirol txapelketak eta abar egongo dira txiki zein nagusien gozamenerako. Besteak beste, 19:00etan suziria bota eta, Ku-Klux fanfarreak alaitutako koadrila jaitsieraren ostean, "Diskomovida" ikuskizuna eskainiko die txikienei Poco Pico taldeak, Urgitxieta plazan. 22:30ean, berriz, Ciudadano Kain taldeak emango du kontzertua. Azkenik, 23:30etik aurrera, Gatillazo (argazkian) taldeak joko du Urgitxetako agertokian.