Defentsaren abokatuaren esanetan, "Bernabeura jokatzera doan euskal futbol talde baten modukoak gara gu, baina Real Madrideko sozio den epailea izango duen partida batean".
Sumario honetan auzipetua dagoen Jose Luis Elkorok gaineratu duenez, "neurriz kanpokoak dira Fiskaltzak egindako zigor eskaerak, gehientsuenak Administrazio Kontseiluko kide izateagatik baikaude auzipetuak. 'Terrorismoa'ren aitzakian zigor eskaera neurrigabeak egin dituzte".
Hala ere, "epaiketa honetan 'Egin' eta Egin Irratiak ez dutela ETArekin inolako harremanik frogatuko dugu, izan ere, ez baitago inolako frogarik hori agerian uzteko", esan du Elkorok.
Teresa Toda auzipetuak azpimarratu nahi izan duenez, halaber, Poliziak epailearen aginduz bi hedabide hauek itxi zituenean gertaera hori "txalotu zutenetako asko eta asko denborak aurrera egin ahala ohartu dira zein larria izan zen hura".
Auzipetuen artean Jexux Mari Zalakain Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle kaleratua dago.