Hainbat gazteren babespean hartu du Aiboa Casaresek 'Haika-Segi auziko' epaia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko uzt. 19a, 12:12

Gaztesareak zabaldutakoaren arabera, atzo goizean joan zen Aiboa Casares Astrabuduako gazte auziperatua Erandioko Bake Epaitegira, "Haika-Segi auziko" epaiaren bila. Hori dela eta, Uribe Kosta eskualdeko 20 gaztek elkarretaratzea burutu zuten epaitegiaren aurrean, "Sententzia honek zuek beste nazka ematen digu. Gurekin jai duzue!" lelopean, aipatu auzia "iruzurra baino ez" dela salatzeko. "Azken aldi honetan, euskal gazteriaren aurkako kriminalizazio eta errepresioaren aurrean, euskal gazteok estatu zapaltzaileei gogor erantzun diegu, hartara gogora dezatela aurrean izango gaituztela borrokan gogor eta tinko erantzunez!", adierazi zuten gazteek.

Helbide honetan, sententziaren kopia osorik, pdf formatoan: http://www.ehwatch.org/docs/sent20050620.pdf
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun