Ezaguna da Botereak (letra larriz) berben esangura aldatzeko daukan gaitasuna. Gainera, horretarako daukaten metodoa ez da aparteko ezer: errepikatze hutsa baino ez. Har dezagun demokrazia berba, esaterako. Inguru hauetan jasaten dugun sistema politikoari milioika bider deitu diote demokrazia, eta azkenean demokrazia, hain zuen, hauxe dela sinistarazi digute. Nik neuk entzunda diot zinez demokrata zen bati demokraziaz txarto esaka, honezkero ahaztuta zeukalako demokrazia ez dela hau. Are gehiago, benetako demokrazia izendatzeko berba berri bat asmatu behar izan dugu: demokrazia partehartzailea da orain. Partehartzailea ez den demokraziarik badago ala? Badirudi baietz. Eta zuek lasai; seguruenik demokrazia partehartzailea esamoldeak berak oso bestelako esangura edukiko du hemendik urte gutxira, baina ordurako ahaztuta edukiko dugu jatorrizkoa, eta ez gara aldaketaz konturatuko. George Orwellek nik baino askoz maisutasun handiagoz azaltzen zituen gauza hauek, beraz haren liburuak irakurtzea biziro gomendatzen dizuet, oraindik ez baduzue egin.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!