EHUko hautaproben uztaileko deialdian ikasleen %69,8k gainditu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko uzt. 19a, 15:53

Lehenengo datuen arabera, uztailaren 6, 7 eta 8an Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) hautaproben ezohizko azterketa egiteko matrikulatu ziren 2.125 ikasletik 1.485ek gainditu du, hau da %69,8k gainditu du. Araban, 300 ikasletik 236k gainditu du, beraz, ikasleen %78,6k gainditu du; Bizkaian 1.127tik 779k gainditu du, hots, %69,1ek; Gipuzkoan, 698 ikasletik 470ek gainditu du, %67,3k, hain zuzen.

Emaitza ofizialak ikasleen ikastetxeetako ordezkariei eman zitzaizkien joan den ostegunean, 12:00etan. Ordu horretatik aurrera, Interneten bidez ere euren emaitza ikusi ahal dute ikasleek. Hautaproba ohikoa 8.015 ikaslek egin zuten ekainaren 8, 9 eta 10ean, eta %96,3k gainditu zuen, EHUko iturriek adierazi dutenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun