EHUko Abesbatzak Mozarten "Meza do minorrean" interpretatuko du gaur Bakioko Musika Astean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko uzt. 19a, 15:59
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Abesbatzak Mozarten "Meza do minorrean" obra interpretatuko du gaur arratsaldean, Bakioko Musika Astearen baitan. Emanaldia herri bizkaitarreko Andra Mari elizan izango da, 20:00etatik aurrera. Abesbatza osatzen duten 50 kantariez gain, Bizkaiko Orkestra Sinfonikoak ere hartuko du parte kontzertuan, Ana Uriarteren gidaritzapean. Halaber, Mikeldi Atxelandabaso tenorea, Iñaki Moreno baritonoa eta Irene Ojanguren eta Nuria Orbea sopranoak izango dira bakarlariak.
EHUko iturriek jakinarazi dutenez, Enrique Azurza zuzendari dela, Mozartek koru, orkestra eta bakarlarientzat idatziriko "Meza handia do minorrean" pieza interpretatuko du Bakioko Musika Astearen aurtengo edizioan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun