Getxoko XXI. Nazioarteko Folklore Jaialdiak hiru kontinenteko taldeak bilduko ditu aste honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko uzt. 19a, 16:11

Getxoko XXI. Nazioarteko Dantza eta Folklore Jaialdia ostegunetik larunbatera bitartean ospatuko da, eta hiru kontinenteko taldeak bilduko ditu, antolakuntzako iturriek gaur jakinarazi dutenez. Jaialdiko emanaldiak Algortako Biotz alai plazan izango dira, 22:00etan hasita. Sarrera dohainik izango da. Algortako Itxartu, Koreako Bong Sang Mask eta Venezuelako Cruz Alejandro Quinal taldeak izango dira aurtengo edizioko protagonistak. Modu honetan, Bong Song Mask maskaren dantzen talde korearraren koreografiarekin hasiko da jaialdia, ostegunean; emanaldiko protagonista nagusiak maskarak izango dira. Hurrengo egunean, Itxartu talde algortarra arituko da, euskal dantza tradizionalen egitaraua eskainiz. Azkenik, Venezuelako Cruz Alejandro Quinal dantza nazionalistaren konpainia gazteak bukatuko du jaialdi getxotarraren aurtengo edizioa, Dantza folklorikoa eta tradizionala uztartzen ditu talde venezuelarrak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun