Gaur irtengo da kartzelatik Aimar Hidalgo

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko uzt. 19a, 21:00
Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bidez jakinarazi duenez, Aimar Hidalgo algortarraren familiarrek goizean eman dute fidantza eta gainerako tramite guztiak egin ondoren Aranjuezera bidean zeuden 18:00ak aldera, gaztea irteten denean han egoteko. Oraindik ez dago jakiterik zein ordutan aterako den. Algortara iristen denean lehen harrera ekitaldia egingo zaio Amnistia tabernan.
Gaiaren inguruko berriak:

Gaur edo bihar egongo da kalean Aimar Hidalgo
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun