Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak beste behin ere antolatu du "Folklore Bizian" dantza jaialdia. 50. edizioan, Faro (Portugal), Ivan Goran Kovacic (Kroazia), Marluz-Tizoc (Mexiko) eta Néptánckör (Hungaria) taldeak igoko dira zazpi herritako agertokietara. Izan ere, Sopelan ez ezik, Ugao, Arrigorriaga, Galdakao, Usansolo, Orozko, Gorliz eta Gernikan ere izango dira dantzari eta musikariak. Orotara, 170 lagunek osatzen dute ikuskizuna.
Hona hemen Santa Marina eguneko egitaraua osorik:
10:00 Txupinazoa. Udaletxeko enparantzatik Santa Marinara kalejira Barinatxe taldeko txistulariekin.
11:00 Meza nagusia Santa Marina baselizan.
11:30 Ohorezko aurreskua eta lore eskaintza Fernando Ansoleagaren omenez.
12:00 Hamaiketakoa trikitrixarekin alaitua.
14:00 Herri bazkaria Fernando Ansoleaga parkean.
17:00 Tortila Lehiaketa.
20:30 Nazioarteko Dantza Jaialdia Galdakaoko Andra Mari taldearen eskutik, Mexiko eta Hungariako taldeekin, udal pilotalekuan.
22:30 "Shrek 2" filmea, Eleizalde enparantzan.