01:30ean iritsi da Aimar Algortara

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko uzt. 20a, 12:42
Ehun bat pertsonak egin dio lehen harrera Aimarri, 01:30ean. Leioako gasolindegitik auto karabanan etorri da, Algortako kaleetatik buelta zaratatsua egin eta lehenengo besarkaden ostean, lore sorta eta aurreskua eskaini diote gazteek ongi etorria adierazteko. Aimarrek hitza hartu du bertaratutako guztiei eskerrak emateko. Irteteko eguna pozgarria eta aldi berean tristea ere izan dela aitortu du, barruan lagun on asko gelditu direlako. Bestela ere, azken aldian euskal preso politikoen kontrako jazarpena areagotu egin dela salatu du. Eusko Gudariak kantatu eta brindisak egin ostean, bere argazkia kendu du tabernako hormatik. Omenaldi politikoa uztailaren 29an egingo zaio.
Etengabe
http://etengabe.blogsome.com


Gaiaren inguruko berriak:

Gaur irtengo da kartzelatik Aimar Hidalgo (2005 Uzt 19)

Gaur edo bihar egongo da kalean Aimar Hidalgo (2005 Uzt 19)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun