Aimar Hidalgori ongi etorri ofiziala ez diote uztailaren 29an egingo

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko uzt. 20a, 22:05

Etengabe.org webguneak zabaldu duenez, Hidalgo preso ohiak dituen bestelako zereginkizun pertsonalak direla medio, uztailaren 29rako aurreikusita zegoen omenaldi politikoa ez da data horretan burutuko. Uribe Kostako amnistiaren mugimenduko bitakoraren arabera, oraindik ez da zehaztu ongi etorri ekitaldiaren data berria. (Argazkian (Etengabe.org), Haimar Hidalgo gaurko ordu txikietan bere argazkia Amnistia tabernako hormatik kentzen zuela).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun