Endika Lejarzegi eta Pagoa Zulueta txapeoan izango dira hiru egunez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko uzt. 20a, 22:20

Aranjuez espetxeko presoek hiru eguneko itxialdi protestari ekin diote gaur. Etengabe.org Uribe Kostako amnistiaren aldeko mugimenduko bitakorak jakinarazi duenez, horren arrazoia "azken aldian espetxe horretan areagotzen ari den jazarpena salatzea" izan da. Espetxe horretan dira Algortako Endika Lejarzegi eta Leioako Pagoa Zulueta, biak Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) kideak. Etengabek emandako informazioaren arabera, "egunotan bakartze modulora eraman dituzte hainbat preso, ziegan bakarrik dauden euskal preso politikoak binaka jartzen hasi direla protestatzeagatik". (Irudian, Endika Lejarzegi Algortako presoa).



Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun