Gizon bat hil da Gorlizko bere etxebizitzan izandako sute baten ondorioz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko uzt. 21a, 13:33

Gizon bat hil da gaur goizaldean Gorlizko bere etxebizitza zaharreko koltxoi batean hasitako sute baten ondorioz, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Hildako gizona 61 urteko A.V.R. izan da. Ezbeharra goizaldeko 1:50ak aldera gertatu da banakakoa den eta zurezko egitura duen etxebizitza zahar batean. Mungia Etorbidean kokatuta dago su hartu duen etxebizitza.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak abian jarritako lehenengo ikerketen arabera, dirudienez sutea etxebizitzako koltxoi batean hasi da eta ke asko eragin du. Hala ere, azkenean etxebizitzaren egiturak ez du kalte handirik izan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun