Gorlizko Udalak eta Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatuta, Euskararen Egunaren bigarren edizioa ospatuko da ostiral honetan aipatu herriko Iberrebarri plazan. Egun osoan zehar, hainbat jarduera egongo dira bereziki gazteei zuzenduak. Izan ere, eskolatik kanpo euskara bultzatzea du helburu ekimenak. Ehun neska-mutil baino gehiago parte hartzea espero dute antolatzaileek.
Egitaraua:
10:00 - 14:00 Umeentzako parkea eta tailerrak.
13:30 Txan magoaren ikuskizuna.
17:30 - 18:30 Dantza tailerra Aratz Taldearen eskutik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.