Hemendik ere bi webgune horien kontra izandako errepresioa salatu nahi dugu, bien aurkako (batez ere Euskalinfo) salaketarik ez zegoelako eta biok informatzea ezinezkoa izan dugulako. Biok berriro informatzen jarraitzeak gure kontrako debekurik ez dela egon eta denbora guzti honetan gure kontrako injustizia bat (eta oraindik egiten jarraitzen dute zerbitzaria oraindik haien eskuetan baitago) egin dutela frogatzen ditu.
Bitartean, garai horretan Eskozian G8ren kontrako mobilizazioak gertatu ziren eta Bristolen ere ekintza ugari prestatu ziren. Hiri horretan manifestazio bat ere antolatu zen baina iragartzeko Indymediarik ez zen egon. Ala ere, kristoren arrakasta izan zuen. Bristolgo Indymedia aste batzuen ondoren itzuli zen. Guri gehiago kostatu zaigu gure artean aditurik ezbaitugu, baina azkenean hemen gaude. Ez dugu amorerik emango!
Hemendik ere, gurekiko elkartasuna adierazi duten guztiei eskertu nahi diegu eta bereziki Baietz Fundazioari bere webgunea eskaintzegatik. Adierazpen askatasunaren alde, Euskal Herria askatu!
Martin Mantxo, Euskalinfoko kidea
Gaiaren inguruko berriak:
www.fotolog.net/mantxo
www.kebele.org
www.euskalinfo.org.uk
www.bristle.org.uk