Ikasi euskara lotan!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abu. 12a, 18:12

Hamaika ikusteko! webgune interesgarritik ekarri dugu hona berri xelebre hau. Hamaikakoek idatzi dutenez, dagoeneko euskara ikas daiteke "ez hizkuntza eskolan, ez euskaltegian, ez ordenagailuan, ezta familia euskaldunekiko egonaldian ere... 130 dolar inguruan saltzen dute webgune honetan euskara lotan ikasteko 4 CDk osatutako sistema. Bertendonako irakasleen salbazioa? :P Denetarik ikusi behar da, eh?".

Norbera librea da maula den ala ez pentsatzeko. Guk, badaezpada ere, EGA ikastaroa egin behar duen kazetaria AEKra bidaliko dugu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun