Itzubaltzetako jaietan eta San Lorentzo azoka egunean Algortan jarritako mahaietan jende andanak sinatu ondoren, jadanik 2.000 getxoztarrek sinatu dute udal tasen gehiegizko igoeren aurkako eskaera. Sinadura bilketaren eskaera zehatzak, zarama tasaren %86ko igoera lotsagarria eta udal igerilekuetarako sarrerarako urteko sariaz gain aldian aldiko beste euro bateko tasa berria bertan behera uztea eta zerbitzu publikoen izaera sozialaren aldeko tasa politika berria aldarrikatzea da. Domekan, abuztuaren 14an, arratsaldeko 6etan beste mahai bat jarriko da Algortako Portu Zaharreko jai esparruan. (Argazkian, getxoztar bat Algortako jaietan jarritako mahaian eskaera orria sinatzen).