Etengabe.org webguneak zabaldu duenez, Aimar Hidalgo Algortako preso ohiari bihar, igandea, egingo diote ongi etorri ofiziala. Hidalgo uztailaren 19an atera zen Aranjuezeko espetxetik bere familiak 6.000 euroko fidantza ordaindu ostean, eta 20an heldu zen Algortara. Hasieran amnistia mugimenduak uztailaren 29rako prestatu zuen omenaldi politikoa, baina, Hidalgok zituen bestelako zereginkizun pertsonalak direla medio, ongi etorria ez zen data horretan burutu. Uribe Kostako amnistiaren mugimenduko bitakorak beranduago abuztuaren 13ko data eman zuen eta azkenik biharko data jarri da behin betiko. Ongi etorria eguerdiko 1etan hasiko da ekitaldi politikoarekin eta ondoren herri bazkaria izango da. Ekitaldi guztiak Portu Zaharreko jaien txosnagunean egingo dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!