Marije Fullaondo algortarra elkarrizketatu du "Euskaltzale" aldizkariak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abu. 13a, 20:25

Herritarren Zerrendako Hego Euskal Herriko buru bezala ezagunagoa izan arren, Marije Fullaondo Sortzen-Ikasbatuazeko kidea ere bada eta talde horretan Euskal Curriculumaren inguruan lan egin du azken boladan. Euskal Curriculumaren nondik norakoak azaldu ditu Fullaondok Euskal Herrian Euskaraz taldeak argitaratu berri duen "Euskaltzale" aldizkariaren 49. zenbakian. Algortarrak hiru orrialdeetan emandako azalpenen arabera "gauzek orain bezala jarraitzen badute, 2006/2007 ikasturterako Euskal Curriculuma aplikatzen hasteko moduan egon daiteke". (Argazkian, Fullaondo HZko mitin batean).

Gaiaren inguruko berriak:

"Batasuna eta aniztasunaren dimentsioak uztartzea beharrezkoa zaigu euskal kulturaren planteamendu egokia egin ahal izateko" (Euskaltzale)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun