Dozenaka sinbolo faxista kendu dituzte Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abu. 13a, 20:52

Itzubaltzeta / Erromoko jaiak direla-eta Itzubaltzetako Txosna Batzordearen egitarauaren barruan Espainiako Etxebizitza Ministerioaren dozenaka plakak kendu zituzten iragan den abuztuaren 6an. Diktadura eta sinbologia faxista kaleetatik desagerraraztea helburu zeukan ekintzan 24 ikur kendu ziren. Besteak beste, kalejiran Herri Norte Taldea, Itzubaltzeta Gaztetxea eta Sare Antifaxista taldeen kidek parte hartu zuten. UKBERRI.NETek jakin ahal izan duenagatik, hirugarren aldia da horrelako ekintza egiten dela Itzubaltzeta / Erromon. Lehenengoa 2001eko jaietan izan zen gaztez eta euskaltzalez osatutako Erromok Intsumisioa taldeak plaka erdaldun eta faxista kentzeko txapelketa antolatu zuenean, 40tik gora jaso zituztela, tartean "Respetad la casa de Dios" zeritzona. Bigarrena, orain dela hilabete batzuk izan zen, Segik antolatuta. Horretan ere dozenaka plaka kendu zituzten, Francoren garaiko Espainiako Etxebizitza Ministeriokoak.

Gaiaren inguruko berriak:

Antifaxista ekintza (Indymedia Euskal Herria)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun