Areetan izan ezik lasaitasunez goza daiteke Uribe Kostako hondartzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abu. 13a, 21:36

Uraren osasun-baldintzak direla-eta Areetako hondartzan bainuak hartzekotan kontuz egin behar izango da, Eusko Jaurlaritzako Osasungintza Sailak atzo arratsaldean jakinarazi zuenez. Gabriel Inclanek zuzentzen duen Sailak iragarritakoaren arabera, Areetan bainua hartzekotan epe motzeko bainuak hartzea da gomendagarria. Era berean, bainuen ostean ur edangarriz dutxa hartzea aholkatu dute. Egindako ur ikerketetan Areeta izan da, Arrigorri eta Toñarekin batera, arazoak aurkeztu dituen Bizkaiko hondartza bakarra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun