Igande eta asteleheneko egitaraua:
Igandea
10:00-14:00: XVI. Baserri produktuen erakusketa-azoka.
11:00: II. Sokatira lehiaketa: Goiherri A eta B, Laukiz A eta B, Getxo A eta Ortzi taldeekin.
12:00: Udal Musika Banda
17:00: Gizon-proben II. lehiaketa.
19:00: Iturrian zer dago?, Xukan taldearen dantza, trikitixa eta bersolaritza ikuskizuna.
24:00: Bryganthya taldearen kontzertua.
Astelehena
11:00: Goi-Aldeko txistularien kalejira.
11:00: Meza.
12:00: Ohorezko aurreskua.
12:30: Goi-Alde dantza taldeko belaunaldi guztiak batuko duen dantza agerketa, 40. urteurrena ospatzeko.
14:30: Bazkaria. Txartela 15 eurotan (10 eurotan 12 urte baino gazteagoentzat) eros daiteke.
17:00: Puzgarriak.
17:30: Erromeria Luhartz taldearekin.
Arratsaldeko 17:00etan eman diete hasiera Andramariko Jaiei. Txupinazoaren ostean Ardoa Barrura fanfarriak ireki du ohiko kalejira. 19:00etatik, berriz, 40 urte bete dituen Goi-Alde Dantza taldea eta Lantziegoko Iradier Salaberri taldea dantza erakustaldia burutzen ari dira. 22:00etan Goi-Aldek bere 40. urteurrena ospatzeko prestatutako herri-afariaren ordua izango da, beti ere aurretik txartela erosi bada. Gaua 00:00etan hasiko da Amaiur taldeak eskainiko duen rock-erromeriaz. Bihar, besteak beste, baserriko produktuen azoka, sokatira probak eta Briganthya taldearen kontzertua ikusteko aukera izango da. Astelehenean, Goi-Alderen belaunaldi guztiak batuko dira dantzan, ondoren herri bazkaria izango da eta arratsaldean erromeriaz gozatu ahal izango da. (Argazkian, Goi-Alde dantza taldeko aspaldiko irudia).