Espainiako Auzitegi Nazionalak zabaldutako epaian jasotzen denez, Boresi ordenagailua ukatzeko arrazoia "komunikazio tresna gisa" erabili nahi izatea da eta hori argudiatzeko Aitor Boresek ordenagailua bahitu ostean espetxe-epaitegiari jarritako helegiteko testuan oinarritu dira. Autoaren arabera, "ez da inolaz ere zigortutakoak ordenagailu pertsonala izateko eskubidea eztabaidatzen".
Baina, epaiak berak jasotzen duenez, badago beste oinarrizko arrazoia Boresi ordenagailua ukatzeko: "erreklamatzailea ETAko presoen kolektiboko kidea izatea". EPPK ETAko presoen kolektiboarekin berdintzen duen Auzitegi Nazionalaren arabera, "agerikoa, publikoa eta nabaria" da erakunde horrek "barne eta kanpo komunikazioak erabiltzen dituela" bere asmoak aurrera ateratzeko eta, horregatik ontzat ematen du sareko konexioa zuen ordenagailuaren bahiketa.
Aitor Bores Gutierrez preso sopeloztarrak ezin izango du ordenagailurik eduki, iragan den ostegunean Espainiako Auzitegi Nazionalak hartutako erabakia dela medio. Auzitegiak Boresi ordenagailua kentzeko Murtziako espetxeko zuzendaritzak eman zuen agindua eta hori berresteko zuzendaritza bera eta espetxe-epaitegiak hartutako erabakiak ontzat jo eta bertan behera utzi ditu preso sopeloztarrak jarritako helegitea.