EHUko irakasleen artean euskaldunak eta emakumeak heren bat baino ez dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abu. 19a, 20:53

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen %31a elebiduna zen 2004an, "Topalekua" aldizkariak bere uztaileko zenbakian adierazi duenez. "Topalekua" Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren argitalpena da eta bertan emandako datuak Irakasleen Errektoreordetzak plazaratutako "Irakasleak zifretan" izeneko txostenetik jasoak dira. Ikerketak beste datu esanguratsu batzuk eman ditu, izan ere 2004an EHUko langilerian 4.069 irakasle zeuden, eta horietatik %36a baino ez zen emakumezkoa. Dedikazio-mailari dagokionez, irakasleen hiru laurdenak (%78) lan jardun osoa zuten eta beste %22k lan jardun erdia edo ordukakoa zuen. (Argazkian, Juan Ignacio Perez EHUko errektorea).

Baina, irakasleez gain, "Irakasleak zifretan" ikerketak ikasleei buruzko datuak ere plazaratu ditu. 2004an, 49.088 ikasle matrikulatu ziren EHUn, unibertsitatera joateko adina zeukaten EAEko gazteen ia %36k, 1999. urtean baino %4,8 gehiagok, alegia.

Bestalde, irakasleen eta ikasleen arteko ratioa %31,5ean gutxitu zen 1997-2004. urteen bitartean eta denbora esparru horretan irakasle bakoitzeko zeuden 19 ikasletik 13ra jaitsi ziren.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun