Pertsona bat hil da Erandion motor istripu batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abu. 23a, 15:09

Motor-gidari bat hil zen atzo Erandion goizeko 6:30ak aldera, trafiko istripuz, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharra BI-737 errepidean, Asuarako norabidean, izan zen, Ertzaintzak emandako informazioaren arabera. Errepide hori Erandioko Goikoatik Asuako biribilgunera arte itxita izan zuen Ertzaintzak bi orduz, hildakoaren gorpua epailearen baimenarekin eraman zuten arte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun