Ricardo Maguregi algortarra, Jose Antonio Agirre EAEko lehenengo lehendakariaren agintaldian Venezuelan erbesteko Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria izan zena hil zen joan den astean Caracasen, 90 urte zituela. Euzko Alderdi Jeltzaleak gaur bere webgunean zabaldutako informazioaren arabera, Maguregik, Agirreren adiskide mina zena, Venezuelako Ontzigintza Eskola sortu zuen euskal ontziteriako beste kapitain batzuekin batera eta lan hori saritzeko, Rafael Caldera Venezuelako presidenteak domina eman zion.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!