Oraindik bukatu gabe zegoen Antzar Potzu iturriko estatua lapurtu egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abu. 23a, 20:53
Aste honetan bukatzen ari zen Antzar Potzu iturriko estatua dagoeneko desagertu da, Sopelako Udalak prentsa ohar baten bidez salatu duenez. Artelana brontzezkoa zen eta antzar baten irudia osatzen zuen. Imanol Garai Sopelako alkateak estatua jartzean azaldu zuenez, lan horren bitartez aipatu lekua hezegunea zela eta bertatik antzarrak eta beste hegazti migratzaileak usu igarotzen zirela gogoratu nahi zen. Orain, Udalak "ekintza bandalikoa" salatu du. Irudian, estatua desagertu baino lehen.
Sopelako Udalaren komunikatua

Sopelanako Udalak herrian gertatutako ekintza bandalikoen aurrean bere ezinegona eta gaitzespena adierazi nahi ditu eta, batez ere, Antzar Potzu iturrian kokatutako eskulturaren lapurketaren aurrean. Iturri hau antzarren igarotzearen ikurra zen, hauek haien migrazioetan leku honetan gelditzen zirelarik. Oraindik bukatu gabe egonik, toki hau bereizten zuen eskultura lapurtu dute, izaera publikoa zuen herritarren erabilerako ondasun bat hondatu dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun