Sopelako PSE-EEren egoitza erasotu izana aldarrikatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abu. 24a, 12:49

Telefonoz egindako dei baten bitartez ezezagun batek Sopelako PSE-EEren egoitzaren kontrako eraso bat bere gain hartu du, gaur "Gara" egunkariak argitaratu duenez. Egunkari abertzaleak jasotako ezezagunaren hitzen arabera, "PSOEk Euskal Herriaren kontra daraman politika errepresiboa salatu nahi" zuelako erasotu zuen herriko etxea. Aldiz, aipatu ekintza 2005eko martxoaren 26an, larunbata, goizeko 00:45ean kokatu omen du pertsona anonimoak, erasoa ordu horretan baina 2005eko apirilaren 2an, larunbata ere, izan zenean.

Gaiaren inguruko berriak:

PSE-EEren egoitzari eraso egin diote Sopelan (2005 Api 02)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun