Hasi dira dagoeneko San Bartolomeko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abu. 24a, 13:55

Goizeko 10:00etan botatako txupinarekin batera hasi dira San Bartolome baselizaren inguruko auzo leioztarraren jaiak. 12:00etan, meza izango da baselizan bertan eta ondoren ohorezko aurreskua dantzatuko da. Nagusientzat propio prestaturiko mokadua jan ondoren, bertsolarien txanda izango da. Arratsaldean, idi-probek hartuko dute lekua 18:30etik aurrera, eta bi ordu beranduago kuadrilen jaitsiera izango da Ku-Klux fanfarriak girotuta. Bukatu bezain laster sardina-jana herrikoiari egokituko zaio txanda, 23:30ean Luhartz taldearen erromeria hasi arte. Jaiak igandera arte luzatuko dira eta bitartean txapelketa gastronomikoak, erromeriak, trikititrixa, herri kirolak, nekazaritza azoka, txakur artzaien txapelketa edota motozerren ikuskizuna bezalako ekitaldiak izango dira.

San Bartolomeko jaien egitaraua:

Abuztuak 24, asteazkena
10:00etan: Txupinazoa.
12:00etan: Meza eta ohorezko aurreskua.
13:00etan: Nagusientzako mokadu-jana.
13:30ean: Bertsolariak.
18:30ean: Idi probak.
20:30ean: Kuadrilen jaitsiera Ku-Klux fanfarriarekin.
21:30ean: Sardina-jana herrikoia.
23:30ean: Luhartz taldearekin erromeria.

Abuztuak 25, osteguna
11:00etan: Zirku-tailerra.
16:30ean: Haurrentzako margo lehiaketa.
17:00etan: Tortila txapelketarako izen-ematea.
18:30etan: I Tortila lehiaketa.
19:30etan: Tortilak aurkezteko ordua.
21:00etan: Margo eta tortila lehiaketen sari-emanaldia.
23:30ean: Diskoteka.

Abuztuak 26, ostirala
Goiz osoan zehar: Mus lehiaketarako izen-ematea.
12:30ean: Motozerren ikuskizuna Ikusgarri taldearen eskutik.
17:00etan: Txotxongiloak Kisxka antzerki taldearekin.
20:30ean: Poney eta zekorrak.
23:30ean: Erromeria Trikizio taldearekin.

Abuztuak 27, larunbata
Goiz osoan zehar: Trikitrixa.
11:00etan: V. Nekazaritza azoka.
13:00etan: Harri-zulatzaileak.
18:00etan: V. Bizkaiko artzai txakur lehiaketa.
20:00etan: Bihotz Gaztea.
23:30ean: Erromeria Egan taldearen eskutik.

Abuztuak 28, igandea
Goiz osoan zehar: Trikitrixa.
11:00ak arte: Marmitako lehiaketarako izen-ematea.
13:30ean: Marmitakoa aurkezteko ordua.
18:00etan: Kuadrilen arteko herri-kirolak.
19:00etan: Poney eta zekorrak.
20:30ean: Kuadrila eta marmitako lehiaketen sari-emanaldia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun