Bizkaiko zubiari 45.000 bidaiari kendu zizkion iaz txalupa zerbitzuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abu. 24a, 14:57

Ezkerraldea Uribe Kostarekin lotzen duten ordainpeko zerbitzuen arteko konpetentzia eremuan txikiak nagusiari abantaila laburtu zion 2004an zehar. Bizkaiko zubiak 2003an 5.750.000 pertsona garraiotu zituen Portugalete eta Areeta bitartean, aldiz, urte horretan txalupen zerbitzuak 635.000 bidaiari garraiotzearekin konformatu behar izan zuen. 2004an, berriz, txalupek 45.000 bidaiari (%7,2) irabazi dituzte, bitartean Transbordador de Vizcaya SL enpresak kudeatzen duen Bizkaiko zubiak 80.000 bidaiari (%1,4) galdu dituela. Diru sarreren aldetik, 2004. urtean Ibaizabalgo txalupek 170.000 euro, %11,5 gehiago, bildu zituzten, zubiak 1.664.000 euro, %1,1 gutxiago, jaso zituen bitartean. Irudian, Bizkaiko zubia iazko Korrikan (argazkia: Korrika).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun