Leioako campusean ikasteko gelak asteburuetan ere irekiko ditu EHUk

Iraileko azterketei begira, datorren larunbatetik aurrera, abuztuaren 27tik aurrera, alegia, Leioan eta Bilbon ikasteko gelak zabalduko ditu asteburuetan EHUk unibertsitate horren ikasleentzat. Leioan, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasgelategia zabalduko dute abuztuaren 27 eta 28an; irailaren 3, 4, 10 eta 11n, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 19:30etara. Egutegi eta ordutegi berbera izango da Bilboko Ekonomia eta Empresa Zientzien Fakultateko eraikin nagusiko beheko solairuko ikasgeletan eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasgeletan.

Horietaz gain, Leioan, iraileko larunbatetan Liburutegia Nagusia irekiko da 9:00etatik 13:00etara, eta ordu horretatik 19:30ak arte Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasgelategian ikasi ahal izango da. Bestalde, irailaren 17 eta 18an Bilboko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko ikasgelak irekita egongo dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun