Erandioztarrek hasiera eman diete jaiei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abu. 25a, 16:22

Eguerdiko ordubata aldera pregoia irakurri ostean zeru odeitsurantz botatako txupinarekin batera hasi dira Erandioko herrigunea osatzen duen Altzaga auzoko jaiak. Udaletxe plazan bertaratutakoek txanpaina artean ospatu dute jaien abiapuntua. Galdu egin dutenek bigarren aukera daukate arratsaldeko 17:00etan, ordu horretan baita umeentzako propio egindako txupinazoa. Eguerdian zehar erraldoi eta kilikiek girotu dituzte kaleak Asdrubal fanfarreak lagunduta. Arratsaldean, koadrilen jaitsiera, antzerkia, kantagunea eta sagardotegi ibiltariaren txanda izango da. Gaua Hakker orkrestrak irekiko du. Irudian, iazko jaietako une bat (argazkia Erandio@Homekoa da).

Erandioko jaien egitaraua:

Abuztuak 25, osteguna
13:00 Pregoia eta txupinazoa udaletxeko balkoitik.
13:30 Erraldoien eta kilikien konpartsa eta kale. animazioa Asdrubal fanfarrearekin.
17:00 Txikien txupinazoa. Udaletxeko balkoitik, txanpaina beharrean, puxikak, konfetiak eta serpentinak egongo dira.
19:00 Koadrilen jaitsiera Txorrilotik.
19:30 Abesbatzaren emanaldia. Elizan.
20:00 Kantagunea "La Plaza" tabernatik.
20:00 "Que se mueran todos los feos" Bonbolinak taldearen antzeslana.
20:30 Koadrilen jaitsieraren sari banaketa eta Sagardotegi ibiltaria, trikitilari eta bertsolariekin Irailaren 23a plazan.
23:00 “Hakker” orkestra Irailaren 23a plazan.

Abuztuak 26, ostirala. Kapela eguna
Egun osoan zehar Kale animazioa.
9:00 Diana.
10:00 Marmitako txapelketa. Izena Irailaren 23a plazan eman behar da.
12:00-14:30 Haurrentzako gaztelu puzgarriak kiroldegi ondoan.
13:00-15:00 Mendibaiarte otxotea herrian zehar.
13:00 Jubilatuentzako luntxa. Irailaren 23a plazan.
15:00 Herri bazkaria Irailaren 23a plazan.
17:30-20:30 Umeen parkea. Kiroldegi ondoan
18:00 Erraldoien konpartsaren kalejira.
20:00 Larrain dantza txosnetan.
20:00 Txorizo-jana, Irailaren 23a plazan.
21:00 Boxeoa azoka-txikian.
23:00 Viticus (Argentina) eta Amaiur taldeekin erromeria azoka-txikian.

Abuztuak 27, larunbata
9:00 Diana.
10:00 Bakailao lehiaketa. Izena Irailaren 23a plazan eman behar da.
12:30-14:30 Umeentzako ludoteka eta piñata handia. kiroldegi ondoan.
14:00 Bakailao kazolen aurkezpena.
18:00 Kiliki eta buruhandien kontzentrazioa Irailaren 23a plazan.
19:00 Aurresku lehiaketa Irailaren 23a plazan.
20:30 ALBEk antolatutako bertso-saioa Jon Maia, Estitxu Arozena, Joxe Agirre eta Etxahun Lekuerekin. Gai jartzailea: Xabier Paya.
23:30 Los Suaves eta Bigwith-en kontzertua azoka-txikian.

Abuztuak 28, igandea, Agustin Deuna
9:00 Diana.
12:00 Meza nagusia.
12:30 Estropadak.
12:45 Udal musika bandaren emanaldia Irailaren 23a plazan.
13:00 Ohorezko aurreskua Irailaren 23a plazan.
14:00 Sahararen aldeko herri bazkaria. Emakumeen elkarteak antolatua. Saharako umeak bertan izango dira.
Arratsaldean zehar Kalejira Samasiku” fanfarrearekin.
17:00 Goitibeheren jaitsiera. Arriagako aldapatik.
18:00 Idi probak azoka-txikiko plazan.
18:00 Erraldoien kalejira.
18:30 Euskal dantzak Irailaren 23a plazan.
20:00 Larrain dantza txosnetan.
23:00 Su artifizialak Itsasadarretik.
00:00 Oskorriren kontzertua azoka txikian.

Abuztuak 29, astelehena
09:00 Diana.
10:00 Arrantza lehiaketa. Itsasadarrean.
12:30 Ur gerra. Kiroldegi ondoan.
Arratsaldean zehar Kalejira Mamiki fanfarrearekin.
18:30 Poko-Piko umeentzako ikuskizuna. Kiroldegi ondoan.
19:00 Dantzak Uztargi dantza taldearekin.
20:00 Parrillada txosnetan.
20:30 Los Txinberos-en kontzertua Irailaren 23a plazan.
22:00 Jaien amaiera Deabru Beltzak taldearekin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun