Radiokultura.com Internet bidezko irrati elebiduna irailean hasiko da emititzen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abu. 25a, 19:04

Irratia.com egitasmo euskalduna sortu eta ia bost urte pasatu ondoren Interneterako propio sortuko da beste irrati bat, kasu honetan elebiduna. Euskara eta frantsesa erabiliko duen proiektu berriaren izena Radiokultura.com da eta arduradunek jakinarazi dutenez, iraila amaieran hasiko ditu emisioak. Egitasmoa euskaltzale talde batetik sortu da eta Hazparnetik Euskal Herri zein mundu osoari euskal kulturaren inguruko edukiak zabaltzea dute helburu. Entzuleek nahi duten orduan entzun ahal izango dituzte euskal musikako kantak, erreportajeak, “Kronika labur didaktikoak” zein bestelako irratsaioak, tartean euskaldun berrientzako astia izango dela, adibidez hainbat elkarrizketa “erritmo lasaiagoan” emanez, euskaldun berriek hobeto uler ditzaten. (Argazkia Aizu!-rena da).

Mikel Etxebarria proiektuko koordinatzaileak "Berria" egunkariari egindako adierazpenen arabera, "frekuentzia berririk lortzea ezinezkoa zenez, Internet bidez saiatzea aproposa iruditu zitzaigun. Interesatzen zaigu, batez ere, Ipar Euskal Herriko gazteengana iristea, eta horretarako, teknologikoki produktu fresko eta berri bat aurkeztu behar da". Horregatik, entzuleak konposatu ahal izango du gustukoa duen irratia.

Jendarte sarea

Bestalde, Irratiak ez du eguneroko albisteeen jarraipena egingo. Aldiz, "Euskal Herriaren aurpezpen kulturala, historikoa eta soziala" egingo du eta horretarako hainbat elkarte, kolektibo eta norbanakoek osatutako laguntzaile sare bat sortzeko asmoa dute. Orain arte, elkarte batzuek irratsaioetan laguntzeko konpromisoa hartu dute. Dena den, sarea koordinatuko duen eta eguneroko lana egingo duen lau pertsonen talde profesionala izatea da antolatzaileen asmoa, baina aurkeztutako diru laguntzen eskariei jasoko dituzten erantzunak jakin arte ez dute kontrataziorik egingo.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun