Abuztuaren 26a, barikua: herri bazkaria
Apuntatzeko orria herriko tabernan egongo da. Gure bazkari goxoa prestatzen animatuz gero, goizeko 10:00etan Gautxorin geldituko gara. Iluntzean 20:00ak aldera txosnetan Larrain dantza egiteko aukera izango dugu.
Abuztuaren 27a, zapatua: bertso-saioa
Iluntzeko 20:30etatik aurrera Irailaren 23a, plazan bertso saio mundiala izango dugu: Jon Maia, Estitxu Arozena, Joxe Agirre eta Etxahun Lekue; hauei gaiak jartzen Xabier Paia arituko da. Ahal baduzue, ez galdu 18:00etatik aurrera plazan bertan izango den Euskal Herriko kiliki eta buruhandien konzentrazioa.
Abuztuaren 28a, domeka: San Agustin
Arratsaldeko 17:00etatik aurrera Ategorritik goitibera andana jaitsiko da. Hau bukatuta, 20:00ak inguruan txosnetan larrain dantza izango dugu.
Abuztuaren 29a, astelehena: azken eguna
Eguerdiko 12:30ak aldera, kiroldegi ondoko plazan ur gerra maitagarriak freskatuko gaitu. Arratsaldean jaiak bukatu baino lehen (20:00etan gutxi gorabehera) txosnetan parrillada galanta izango dugu.
Jantzi urdin eta zuriz, eta parte hartu jaietan, ahaztu barik euskara ere momentu orotan plazaratu behar dugula.
Gora San Agustin Jaiak!