Uribe Kostako kirolariek ez daukate oporrik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abu. 25a, 21:16

Larrabasterrako Joane Somarriba (argazkian), Berangoko Javier Otxoa eta Algortako Eneko Acerok lan gogorra egin dute azken asteotan. Baina lanak bere saria izan du. Somarribak Bizkaia-Panda-Durango taldearekin Frantziako Trophee d'Or irabazi zuen atzo, aurretik erloju kontrako etapan nagusitu egin zuela. Otxoak asteartean bukatu zuen txirrindularitza egokituaren Europako txapelketa, hamar egun ostean, eta bertan lau domina eskuratu zituen. Berangoztarra, Saiatu Fundazioarekin lehiatzen zela, errepideko erloju kontrakoan nagusitu zen, urrezko domina eskuratuz. Beste hirurak zilarrezko dominak izan dira.

Bestalde, Eneko Acero QS zirkuituko Hossegor Rip Curl Pro probako bigarren kanporaketan izan da goizean eta bere txandako bigarrena gelditu da. Algortarra aritu den txanda oso lehiatua izan da, lau surflarien puntu-kopuruetan bi puntuko alderik ez baitago. Acerok hiru olatu baino ez ditu hartu, txandako gutxiena, baina ondo jokatu ditu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun