Leioan Barakaldoko hiru gazte atxilotu ditu Ertzaintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abu. 25a, 23:29

Ertzaintzako poliziek 19 urtetako hiru gazte atxilotu zituzten atzo ordu txikietan. Barakaldoko hiru kideei Opel Kadett markako bi auto lapurtu izana egozten diete. Ertzaintzak zabaldutako informazioaren arabera, goizeko 4ak aldera Leioako udaletxe ondoan hainbat gazte auto bat maneiatzen ari zireneko informazio jaso zuten auzokide batek egindako telefono dei baten bitartez. Patruila-autoa bertaratu zenean, hiru pertsona zeramatzan Opel Kadett bat bertatik irtetzera zihoala ikusi zuten. Poliziek gelditzeko agindu zutenean hiru gazte ihes egiten saiatu ziren, baina ez zuten lortu.

Ertzaintzak emandako datuei jarraituz, autoaren sarraila bortxatuta zegoen eta kotxeak zubia eginda zeukan. Gainera, kotxe horren ondoan egoera berean zegoen beste Opel Kadett topatu zuten poliziek. Geroago jakin zutenez, auto hori Getxon lapurtua izan zen ordu batzuk lehenago. Horregatik J.M.G., M.B.D.P. eta G.M.G. Barakaldoko gazteei bi autoen lapurketa leporatu diete.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun