"Kili-Kili" umeentzako aldizkari euskaltzalea Internetez bueltatu da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abu. 26a, 21:59

Jose Antonio Retolazaren ekimenez Francoren garaian, 1966an, sortutako "Kili-Kili" aldizkaria bueltan da, Euskal Herriko neskato eta mutiko euskaldunek gozatzeko eta erdaldunak euskalduntzeko. UKBERRI.NET-en gaur bertan jakin izan dugu berri pozgarri hori, "Gara" egunkarian Luis Alvarez Gorostiaga bilbotarraren "Kili-kili pantailan" izeneko gutuna irakurtzean. "Kili-Kili", aldizkariaz gain, irakaslerik gabeko umeen urruneko ikastola, idazlan lehiaketa, euskara eguna eta hainbat proiektu ere izan zen. Baina Madriletik aldizkaria bahitzeko agindu zuten lehenengo, ondoren diru arazoak izan ziren, gero PP, "ABC" eta "Interviu"ren erasoak eta horien aurrean ustezko lagunen epelkeria eta Ibarretxeren administrazioaren diru-laguntza ukapenak jaso zituen azkenik "Kili-Kili"k. Orain sendo bueltatu da. Zorionak!

Gaiaren inguruko berriak:

Luis Alvarez Gorostiagaren gutuna (Gara)

Kili-Kili: ume euskaldunei batu eta irakatsi (Zazpi Kaleko merkatarien elkartea)

Kili-Kili naz (Kili-Kili)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun