Igeltsera gaztetxeari buruzko bideoa aurkeztuko du bihar SUGAk

"Igeltsera bizirik" izeneko bideoa lehenengo aldiz proiektatuko dute Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladako kideek bihar, asteazkena, 22:30ean Sopelako "plaza beltzean". Bideoan, aurtengo apirilaren 16an egindako Mecanica La Peña SA lantegi zaharreko eraikin baten okupazioa, Igeltsera batailatu berrian izandako garbiketa eta txukuntze lanak, bertan sortutako tailerrak, hitzaldiak eta kontzertuak, maiatzaren 24ko desalojo saiakera, maiatzaren 25ean ertzainek egindako kaleraketa eta horren aurreko protestaldiak eta ekitaldiak ikus daitezke. Horretarako, SUGAko kideek hilabeteak eman dituzte hainbat komunikabide eta auzokidek hartutako argazki eta bideoak biltzen, aukeratzen eta editatzen. Irudian, Igeltsera gaztetxearen desalojoa.

Sopelaz gain, Urdulizko jaietan ere "Igeltsera bizirik" bideoa ikusteko aukera izango da. SUGAk jarritako hitzordua irailaren 7an da, 22:30ean, Urdulizko frontoian.

Gaiaren inguruko berriak:

Urdulizko Igeltsera gaztetxearen hustearen bideoemanaldia (Gaztesarea)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun