Boleibol txapelketa antolatu du gaurko Itzubaltzetako Segik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abu. 30a, 13:44

"Alarma gorria Uribe Kostan" leloko esku-orri baten bidez, Itzubaltzetako Segik eskualdeko egoera errepresiboaren analisia egin ostean, besteak beste, gaur Itzubaltzeta / Erromon burutuko den boleibol txapelketa batean parte hartzeko deia egin du. Era berean, datorren irailaren 17an eskualde mailako martxa egingo duela iragartzen du gazte erakunde ilegalizatuak. Aipatu esku-orrian Itzubaltzetako Segik ez du datu gehiagorik ematen boleibol txapelketa edo martxaren inguruan.

Segiren esku-orria hitzez hitz:

Alarma gorria Uribe Kostan!!!

Uribe Kostako gazteriaren aurkako errepresio bortitza gero eta handiagoa da. Balantzea eginez gero, honako egoera da gaur egungoa:

- 30 urtetako kartzela-zigorra 3 gazterentzat, frogarik gabeko kale borrokaren akusaziopean.
- Delitu berdinagatik, 106 urtetako eskaera fiskala 5 gazterentzat, hemen ere froga gabeziaz. Guztiak gartzelan duela 3 urte.
- Jarrai-Haika-Segi auziko gazteak 3 urte eman ditu kartzelan.
- Kartelak erakusteagatik, 3 gazteri urtebete eta 9 hiletako kartzela zigorra eta 5.000 eurotako isuna ezarri zaie.
- Margoketak egiteagatik, 2 gazteri 300 eurotako isuna, Polizia Nazionalak armak erabilita geldiarazi eta gero.
- Okupazio delitupean, eskualdeko 17 gazte epaiketaren zain.
- Azken urtean 2 gaztetxe bota dizkigute.
- Irakaskuntza zentruen zuzendaritzak espedienteak irekitzeko mehatxua zabaldu dio hainbat gazteri protesta egiteagatik.
- Eta abar luze bat...

...eta udan zehar Itzubaltzetako Segik:

- Bilboko jaietan bazkari erraldoia eta ekitaldian parte hartzeko deialdia zabaltzen dizue, "gazte eta errebelde".
- Abuztuaren 30ean, boleibol txapelketa Itzubaltzetan ospatuko du; tomatazoez gain, indar errepresiboei balonazoa!
- Eta irailaren 17an, Uribe Kosta martxa 2005.

Ozen oihuka zazu...
Gaztea naiz eta harro nago!

Segi
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun