Urrian helduko da Euskal Tonbola Uribe Kostara

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak abian jarritako Euskal Tonbola datorren urrian ailegatuko da gure eskualdera. Euskal Tonbola herrietako tabernetan saltzen da eta norbanakoen zoriaren arabera sariak banatzen ditu, bost txarteletatik bat sariduna baita. Momentuz, Bizkaian, Aste Nagusiko hainbat txosnetan egon ondoren, Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Lea Artibai, Txorierri, Uribe-Butroi eta Mutrikun eros daitezke txartelak. Urrian, berriz, Bilbo, Enkarterriak, Ezkerraldea, Uribe Nerbioi eta Uribe Kostaren txanda izango da. Kontseiluak antolatutako tonbolak sari ugari ezkutatuta dauzka: besteak beste, Mediterraneoan zeharreko kruzero-bidaia, asteburuak landetxeetan, talasoterapiak, afariak, argazki kamera digitalak, sakelako telefonoak, MP3ak eta DVDak. (Argazkian, Euskal Tonbola Lekeition).

Euro baten truke bezeroak txartel bat jasotzen du, "txartela hazkatu behar du sariaren izena jakiteko", azaldu du Iker Gomez de Segura Kontseiluko kideak. Gainera, sari gehienak tabernan bertan jasotzen ditu erosleak. "Euskararen aldeko konpromiso bat txertatu dugu txartel bakoitzean gure helburua euskara sustatzea delako", gaineratu du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun