"Hotel Rwanda" 2005eko Oscar sarietan hiru aipamen jaso zituen gizonezko aktore, emakumezko aktore-multzokidea eta jatorrizko gidoirik onenen ataletan. Filmea Rwandan kokatzen da, 1994an, Tutsi eta Hutu etnietako 800.000 biztanle ehun egunetan hil zituzten Rwandako gerran. Denbora horretan, Paul Rusesabagina Kigaliko hotel baten gerenteak 1.200 pertsonen bizitza askatu zituen genozidiotik, hotelean bere familia eta langileekin batera hartuz eta miliziak erosiz. Filmak, "Schindler's List" arrakastatsuarekin hainbat paralelotasun izan arren, ez zuen produkziorako dirua erraz lortu, izan ere luzemetraiak hiru "arazo" zituen: aktore nagusia beltza zen, Afrikan girotuta zegoen eta genozidio bati buruz hitz egiten zuen.
Brasilgo favelak
"Cidade de Deus" Brasilgo luzemetraiak Rio de Janeiroko auzo baztertu baten istorioak kontatzen dizkigu hogei bat urteren zehar. Bertan, mutikoek futbolean aritzen dira, baina hortik aurrera gutxi izango dira drogan, lapurretan edota hilketetan sartuta amaitzen ez direnak. Historia Buscape gaztearen ikuspegitik kontatzen zaigu eta bere argazki-kameratik ikusten dugu krimena gero eta krudelagoa dela kriminalak gero eta gazteagoak diren bitartean. Filmea, hala ere, anka motz gelditzen da batzutan, agian banaketa egin zuen Disneyk bultzatuta. Filma benetako gertakizunetan oinarrituta dago.