Matrakoren omenez herri bazkaria egingo dute larunbatean

Zendutako Joseba Andoni Sanchez "Matrako" oroitzeko, eta Plentziako jaiek ematen duten aitzakiaz baliatuz, "Matrako"ren lagunek marmitako txapelketan parte hartzeko moduko herri bazkaria antolatu dute larunbat honetarako. Herri bazkarian parte hartu nahi dutenek aurretik (aurreko egunean askoz jota) izena eman beharko dute Plentziako Meñaka frutadendan edo Gorlizko La Moderna ogidendan. Larunbatean, 15 euro balio duen bazkaria 14:30ean hasiko da Plentziako errekako ibiltokian, Galin eta bere kuadrilak erosketak egin eta entsalada eta marmitakoa prestatu ondoren.

Matrakoren omenez egingo den bazkari hau ez da izango bera oroitzeko lehenengo omenaldia, izan ere martxoaren 6an, Joseba Andoniren jaiotegunaren urteurrenean, ehun bat pertsonek Astondoan lora eskaintza egin ostean Matrakok maiz egiten zuen ibilbideari ekin zion, Armintzarainoko ibilaldia eginez, bertan baba-jana herrikoi batekin minbiziak eramandako laguna oroitzeko. Era berean, gabon gauean ere jende dezente batu zen urte-amaierako "Matrako-kotilioian".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun