Sutearen ondorioz Enekuriko errepidea itxi behar izan zuten bart

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abu. 31a, 15:24

Sute handia piztu zen atzo gauean Asuako industrialdean kokatutako Lanak enpresan, Erandion. Ondorioz, Enekuritik jaisteko errepidea (Bi-3705) eta bertatik igarotzen den Euskotreneko katenaria moztu behar izan zituen Ertzaintzak, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Dena den, sua kontrolpean izan aurretik, berriro ireki zuten bidea.

Ertzaintzak 21:15ean jaso zuen sutearen berri. Sugarrak teilatuak konpontzeko eta igeltserotza lanak egiten zituen Lanak enpresan piztu ziren. Suhiltzaileak horiek itzaltzeko lanetan aritu arren –zazpi orduz luzatu ziren lanak–, kalteak handiak dira; eraikinaren zati bat ere eraitsi zen. Dena den, zorionez, ez da biktimarik izan, sutea piztu zenean ez baitzegoen inor instalazioetan. Gertatutakoa argitzeko ikerketa abiarazi dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun