"Cidade de Deus" Brasilgo luzemetraiak Rio de Janeiroko auzo baztertu baten istorioak kontatzen dizkigu hogei bat urteren zehar. Bertan, mutikoek futbolean aritzen dira, baina hortik aurrera gutxi izango dira drogan, lapurretan edota hilketetan sartuta amaitzen ez direnak. Historia Buscape gaztearen ikuspegitik kontatzen zaigu eta bere argazki-kameratik ikusten dugu krimena gero eta krudelagoa dela kriminalak gero eta gazteagoak diren bitartean. Filmea, hala ere, anka motz gelditzen da batzutan, agian banaketa egin zuen Disneyk bultzatuta. Filma benetako gertakizunetan oinarrituta dago.
Gaiaren inguruko berriak:
Igeltsera gaztetxeari buruzko bideoa aurkeztuko du bihar SUGAk (2005 Abu 30)
Gaur Sopelako "plaza beltzean" "Igeltsera bizirik" bideoa aurkeztuko dutela kontuan hartuta, Itzubaltzeta / Erromoko Gazte Enbata konpartsak gaurko antolatuta zeukan "Ciudad de Dios" (Cidade de Deus) luzemetraiaren emanaldia biharko atzeratzea erabaki du. Hortaz filma bihar, 22:00etan, proiektatuko dute Itzubaltzeta gaztetxean. Leku berean, baina ostiralean 19:00etan, Gazte Enbatak konpartseroen batzarra burutuko du. Argazkian, Gazte Enbatako hainbat kide prentsaurreko batean.