Ekaina eta uztailean zehar Algortako Basagoiti etorbideko Satistegi kafetegian ikusteko aukera egon da skateboardinga gaitzat hartuz Carlos Terreros Uribe Kostan (UK aldizkariaren eremuan) ateratako argazkiak. Hain zuzen ere, bertan egin zen erakusketaren aurkezpena ekainaren 1ean. Modu batean, kirol honek azken urteotan izan duen bilakera ere erakusten du, UKtik jakinarazi dutenez. "Argazkietako protagonistak eskualdeko skater enblematikoak dira, euretako batzuk gainera gaur egun profesionalak dira. Gogoratu behar da Getxo eta inguruko herriak skatearen harrobi handia izan direla", diote Uribe Kostako aldizkariko arduradunek.
Gaiaren inguruko berriak:
Uztailaren 18ra arte egongo da ikusgai Satistegin SK8UKN erakusketa (2005 Eka 01)
Skate argazkien erakusketa aurkeztuko du bihar UK aldizkariak (2005 Mai 31)