Bizkaiko Salbamendu eta Sorospen Federazioak sei pertsona artatu zituen atzo Ereaga, Areeta eta Gorlizen. Kasurik larriena Ereagan gertatu zen, arratsaldeko 13:00ak aldera. Bertan, emakume bat atera behar izan zuten itsasadarretik, uretan zegoela epilepsi krisia pairatu ondoren. Horretaz konturaturik, hondartzako ertzan zaintza lanetan ziharduten bi sorosle eta beste pertsona batek emakumearengana heldu eta uretatik atera zuten. Hondartzan bertan artatu ostean, andra sorospen-postura eraman zuten, Artatzatik abiatu zen anbulantzia heldu bitartean. Geroago Gurutzetako ospitalera eraman zuten emakumeak ur kopuru handia irentsi baitzuen.
Bestalde, Ereagan bertan hiru pertsona gehiago artatu zituzten intsolazioa izateagatik eta arazo beragatik beste bi hiritarrek laguntza medikoa jaso zuten Areetan eta Gorlizen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.