Iberdrolak Berangon duen azpiestazioan gertatutako matxurak argindar gabe utzi zituen Berango eta Algortako 7.000 bat biztanle. Itzalaldia eguerdiko 12:00etatik 12:38ra luzatu zen gehienentzat, nahiz eta auzokide batzuek ez zuten elektrizitatea berreskuratu 13:10ak arte. Iberdrolak bereak ez diren arazoak direla medio gertatu zela istripua iragarri du, eta matxuraren zergatia Berangoko azpiestazioaren ondoan eraikitzen diren etxebizitzetako lanetan egon daitekeela ohartu du. Teoria horren arabera, baliteke indusmakina batek lur azpitik zihoazen kableak apurtu izana.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.