Kontxako Bandera jokatzeko txartela lortu du Arkotek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 1a, 22:35

Gozatzeko aukera bikoitza edukiko dute gaurtik aurrera Plentzia aldean. Jakin badakigu San Antolin festetan murgilduta dabiltzala bertokoek, baina gaurkoan Donostia aldetik etorri da berri ona. Izan ere, Kontxako Banderan parte hartu nahi zuten 22 traineruetatik zortzigarren postua eskuratu du Arkotek arratsalde honetan jokatu den sailkatze-saioan, irailaren 4an euskal arraunaren zita garrantzitsuenan lehiatzeko txartela eskuratuz. Esan beharra dago ezusterik gabeko saioa izan dela gaurkoa. Castro nagusitu da Donostiako badian, eta ondoren, Hondarribiak, Cabo da Cruzek, Oriok, Pedreñak, Astillerok eta Pasai Donibanek egin dituzte denborarik onenak, "Plentziatarraren" aurretik. Guztiak ala guztiak TKE Ligakoak. (Argazkian, 2002ko Kontxako Bandera / www.hijosmios.com).

Euskal arraunaren zita garrantzitsuena asteburuan hasiko da, baina 18:30etik aurrera jokatu den sailkatze-saioak zaletuen gosea asetzen hasteko balio izan du. Kontxako Banderan parte hartu nahi zuten 22 ontziak bi multzotan egon dira banatuta, A Multzoan TKE Ligako trainerua guztiak izan dira, Trintxerpe izan ezik. B Multzoan Trintxerpe eta Euskal Ligako 10 ontzi izan dira. Egin beharreko lana betikoa izan da, bi luze eta ziaboga bat Kontxako estropada eremuan. Hala ere, zortzirentzako tokia baino ez zegoen. Ontziak erlojuaren aurka aritu dira eta Castro, Hondarribia, Cabo da Cruz, Orio, Pedreña, Astillero, Pasai Donibane eta Arkote izan dira azkarrenak, irailaren 4an eta 11an jokatuko den Kontxako Banderan izateko txartela lortuz. Hona hemen traineruek egindako denborak:

B Multzoa

9. Meira - 10'05" - 20'00"
16. Zierbena - 10'10" - 20'20"
17. Trintxerpe - 10'14" - 20'20"
21. San Pedro - 10'30" - 20'57"
20. Ondarroa - 10'16" - 20'30"
10. Zumaia - 10'02" - 20'04"
18. Laredo - 10'12" - 20'22"
22. Donostia A.L. - 10'49" - 21'32"
13. Getaria - 10'17" - 20'11"
19. Zarautz - 10'13" - 20'26"
14. Itsasoko Ama - 10'06" - 20'12"

A Multzoa

1. Castro - 9'47" - 19'18"
8. Arkote - 10'00" - 19'55"
7. Pasai Donibane - 10'05" - 19'54"
2. Hondarribia - 9'52" - 19'29"
3. Cabo da Cruz - 10'03" - 19'45"
4. Orio - 9'54" - 19'47"54
11. Urdaibai - 10'04" - 20'06"
5. Pedreña - 9'54" - 19'47"74
15. Mecos - 10'18" - 20'15"
12. Isuntza - 10'06" - 20'07"
6. Astillero - 10'02" - 19'47"86
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun